ESK sindikatuak etorkinei laguntzeko bulegoa zabalduko du

Julen Iriondo 2010ko aza. 23a, 16:12

Bergaran zabalduko du bulegoa ESK sindikatuak eta etorkinei laguntzeko eta hauen integrazioa bultzatzeko helburua izango du. Eskualde mailako bulegoa izango da. Etorkinei tramiteetan-eta laguntzea da asmoa, baina baita hauek gure herrietako ekimen sozialetan adibidez partaide izan daitezen bidea erraztea ere. Hain justu ere, gai hauen inguruan jardunaldiak egingo ditu ESK-k abenduaren 2an Bergaran.


Etorkinena delako krisiak gogorren kolpatzen duen gizataldeetako bat, eurei laguntzeko ekimenak prestatu ditu ESK-k. Honela, sindikatuak etorkinendako eta giza eskubideen gaineko zerbitzua emango du urtarriletik aurrera Bergarako euren egoitzan. Zerbitzu berria eguazten arratsaldeetan emango dute hasiera batean. Hain justu ere, zerbitzuaren aurkezpena abenduaren 2an Bergaran bertan izango diren immigrazioaren eta giza eskubideen inguruko jardunaldietan egingo dute. Jardunaldion hirugarren edizioa da, aurrekoak Gasteizen egin dituzte, erantzun onarekin. Jardunaldiotan Debagoieneko immigrazioaren egoera aztertuko dute, eta baita arrazakeria eta etorkinen lan eskubideak ere ikuspegi desberdinetatik eta hainbat aditurekin. Laburmetraia bat ere emango dute. Jardunaldiakzabalotegi aretoan izango dira, doakoak eta gazteleraz, antolatzaileen nahia omen delako ahalik eta etorkin gehien bertaratzea.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak