AP-1 autobideko Uztarreta eta Oxinalde zerbitzuguneetan 40 lanpostu inguru sortuko dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko aza. 22a, 12:45

AP-1 autobidean bi zerbitzugune egiteko asmoa du Repsolek; hain zuzen, Eskoriatzan eta Arrasaten egingo dituzte. Uztarretan (Eskoriatza) egingo dute bat, Gasteizko noranzkoan; Arrasatekoa Oxinalden egingo dute, Eibarko noranzkoan. Dagoeneko zerbitzuguneak egingo dituzten lursailak egokitu dituzte; oraindik, baina, lanak noiz hasiko diren ez dakite. Eskoriatzako Udalaren baimen baten zain dago Repsol lanak hasteko.

6,3 milioi euro

Repsolek 6,3 milioi euro bideratuko ditu bi zerbitzuguneak egiteko. Uztarretan eta Oxinalden 40 lanpostu inguru sortuko dituzte; 19 lagunek lan egingo dute gasolindegietan eta dendetan; jatetxean, ostera, 20 lagun ingururendako lana egongo da.
Gainera, Oxinaldeko zerbitzugunean autoak garbitzeko gunea ere egokituko dute.
Gasolindegiei dagokienez, Uztarretakoak lau gasolina-hornigailu izango ditu eta Oxinaldekoak izango ditu bost gasolina-hornigailu.

Irun-Gasteiz ibilbidea

2009an Eibar-Gasteiz autobidea zabaldu zenetik bi zerbitzugune besterik ez da egon Irun eta Gasteiz arteko autobide zatian. Hau da, 120 kilometro inguruan Oiartzungo eta Itziarko zerbitzuguneak bakarrik egon dira erabilgarri errepide ondoan (Europako ibilbidea hartuz gero).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak