Bergarak irabazi, eta Aloñak, Mondrak eta Aretxabaletak berdindu

Mireia Bikuña 2010ko aza. 21a, 20:22

Mahoneroek 2-1 menderatu zuten atzo Real Union Agorrosinen. Bestalde, Mondrak eta Aloñak bina berdindu zuten: arrasatearren Oiartzunen kontra eta oñatiarrek Zumaian. Azkenik, Aretxabaletak bana berdindu du Ondarroareko Aurrerarekin Ibarra futbol zelaia.

Bergarak sufrituz irabazi zuen Real Unionen kontra. Irundarrak 80. minutuan bederatzi jokalarirekin geratu zirenean egin zuen bigarren gola. Iker Arazkonagak egin zituen bi golak Agorrosinen. Mondra galtzen hasi zen Oiartzunen (0-1), emaitzari buelta eman zion Ekain eta Muruaren golekin (1-2), eta azkenean berdindu egin zuen.

Bestalde, Aloñari oso zail jarri zitzaion partidua. hirugarren minutuan 2-0 galtzen zihoan Zumaiakoren kontra. Baina berdintzeko gai izan ziren: Iker Olaldek eta Iñigo Arregik egin zuten gola. Azken horrek 94. minutuan.

Azkenik, Aretxabaletak gaur arratsaldean jokatu du, eta bana berdindu du Aurrerarekin. Rafa Barrutiaren taldeak alde izan du partidua: hasi eta berehala gola egin dute, eta 20. mintutik jokalari bat gehiagorekin jokatu dute. Baina ezin dute abantaila mantendu eta puntu bat galdu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak