Leihoak aldatuko dituztenendako laguntza

Irati Goitia 2010ko aza. 17a, 15:02

Eusko Jaurlaritzak 1,4 milioi euroko diru-laguntza bideratuko du etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzea helburu duen Renove planera; leihoak aldatuko dituztenenenei laguntzeko izango da dirua. Aurreko planarekin alderatuta, hainbat ezberdintasun ditu oraingoak; besteak bestek, laguntzak eskatzeko lanak bukatuta izan beharko direla.

 

Leihoak aldatzeko asmoa dutenek edo dagoeneko egin dutenek (urriaren bata baino beranduago egin badute, beti ere) Eusko Jaurlaritzak Energiaren Euskal Erakundearen bitartez abian jarri duen Renove planeko diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dute. Jasotako diru-laguntzak eginiko inbertsioren %22a finantzatuko du eta gehienez 1.200 euro jaso ahal izango dira. Ohiko etxebizitzei dago zuzenduta laguntza.

Aurtengo Renove Plana berrikuntzekin dator. Izan ere, oraingoan 1,4 milioi eurokoa da aurrekontua, aurrekoan baino askoz xumeagoa, 7,5 milioi euro izan baitziren orduan zeregin horretara bideratutakoak. 

Horretaz gain, aldaketa nagusia da oraingoan lanak eginda egon beharko direla diru-laguntza eskatu ahal izateko. Aurreko Renove Panean, aurretiaz egiten zen diru-laguntza eskaera eta gero epe bat izaten zen lanak egiteko; oraingoan, ordea, lehendabizi lanak amaitu behar dira eta gero diru-laguntza eskatu.  Beraz, Bolibarrek egiten duen gomendioa da ahalik eta azkarren hastea leihoak aldatzen, baina gaineratzen du diru-laguntza gabe gelditzeko arriskua kontuan hartuta ekin behar zaiela lanei. 

Izan ere, urriaren bataz geroztik leihoak aldatu dituzten guztiek dute Renove Planean sartzeko aukera. Eskaera egiteko amaiera data berriz, urtarrilaren 31 da. Hala ere, aurretiaz amaitzen badira aurreikusitako 1,4 milioi euroak plana bera ere amaitutzat emango da. 

Etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzea da helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak