39 lanpostu sortuko ditu Repsolek AP-1eko bi zerbitzuguneetan

Usoa Agirre 2010ko aza. 15a, 10:40

Repsolek bi zerbitzugune eraikiko ditu AP-1 autobidean, Arrasaten (Oxinalden) eta Eskoriatzan (Uztarreta parean). Bi zerbitzuguneak eraikitzeko lur-sailak prest daude lanak hasteko, baina oraindik ez dago lanen hasierarako datarik jarrita. Eskoriatzako Udaletik behar diren lizentzia guztiak lortzeko zain dago Repsol lanekin hasteko.

Bi zerbitzugune horiek eraikitzeko 6,3 milioi euroko aurrekontua dute. Gasolindegietan eta dendetan 19 lagunek eta jatetxeetan 20 lagunek lan egingo dutela aurreikusi du Repsolek.

Uztarretan lau gasolina-hornigailu egongo dira eta bost Oxinalden; azken honetan autoak garbitzeko zerbitzua ere eskainiko dute.

Lanak hasteko datarik ez dago oraindik, baina datorren urte bukaerarako lanak bukatuta egotea espero du Repsolek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak