Deskargako tuneletik pasatzeko ordaindu egin beharko da 2013an

Goiatz Arana Begiristain 2010ko aza. 13a, 19:09

Bi dira helburuak: batetik, Urretxu-Bergara zatia finantzatzea;  eta bestetik, kamioiek ez erabiltzea Etxegarateren alternatiba moduan. Bidesaria ibilgailu ororentzako ezarriko da eta ibilgailu arinak deskontuez baliatu ahal izango dira. Ordainlekuak Urretxuko zatian joango dira.

Gipuzkoako Azpiegituretarako diputatu Eneko Goiak adierazi duenez, "gure lurraldeko errepideak finantzatzeko modu bakarra erabiltzaileek eurek ordaintzea da". Eta argudio hori bera erabili du GI-623an bidesaria ezartzeko hartutako erabakia arrazoitzeko; Urretxu-Bergara zatia 170 milioi euro kostako da eta bidesarien bitartez ordainduko da, foru aurrekontuko diruarekin beharrean. Bidegiko prentsa arduradunak baieztatu digu informazioa.

Bidesarien gaineko zehaztasunak

Eneko Goiak ez du aurreratu zenbateko bidesariak izango diren baina, Leber kontsultorak egindako proposamenaren arabera, "ibilgailu arinek euro bat ordainduko dute eta kamioiek bederatzi eta hamar euro artean". Aurreikuspenak betetzen badira, Urretxu-Bergara zatia 2013 urterako egongo da gertu.

Ordaindu beharreko lau errepide Gipuzkoan

Beasain-Durangorekin batera (Deskarga), ordaindu beharreko beste hiru errepide-sare daude Gipuzkoan: AP-8 (Bilbao-Behobia), AP-1 (Eibar-Gasteiz) eta N-1 (Etxegarate). Aldiz, AP-15 (Nafarroako autobia) eta N-121 (Endarlatza) ez dira  ordaindu beharko Gipuzkoako zatian; Batzar Nagusiek aukera hori zabalik utzi duten arren, Diputazioak ez du aurreikusten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak