Imanol Molinero (1:08:48) eta Rakel Alonso (01:30:17) ibarreko azkarrenak Behobia-Donostian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko aza. 14a, 20:45

Euria izan da protagonista beste behin Behobia-Donostia lasterketan. Lasterketaren 46. edizioak errekorra apurtu du aurten ere parte-hartzeari dagokionez: izena eman zuten 20.481 korrikalarietatik 17.374 heldu dira Boulervadeko helmugara. Debagoienadarrei dagokienez, Imanol Molinero oñatiarra (01:08:48) eta Rakel Alonso arrasatearra (01:30:17) izan dira azkarrenak. Parte-hartzeari erreparatuz gero, gainera, iaz baino 33 debagoiendar gehiago heldu dira aurten helmugara eta 2008an baino zortzi korrikalari gehiago izan dira aurten. Azken hilabetotan gure ibarreko lasterketek bizi izan duten boom-a, beraz, igarri da Euskal Herriko lasterketarik entzutetsuenean.

Behobia-Donostiaren 46. edizoaren gaineko kronika, iritziak, argazkiak eta debagoiendarren sailkapenak bihar, astelehena, izango duzue irakurgai Goiena paperean.

Argazki galeria Flickr.com-en:

P1060265

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak