Hainbat dedagoiendar domekan Gipuzkoako kantu txapelketan

Mireia Bikuña 2010ko aza. 12a, 14:58

Arrasateko Maider Arratibel eta Enaitz Urrutia bikotea eta DOU taldea, eta Bergarako NAU taldea lehiatuko dira domeka Urretxu-Zumarragako final erdian. Guztira, 16 taldek parte hartuko dute domekan, banaka, binaka edo taldeka.

Azken asteotan buru-belarri ibili dira lanean kanporaketarako kantuak prestatzen. Arratibel-Urrutia bikoteak  ‘Badira hiru aste’ eta ‘Zalantzetan’ kantuak prestatu dituzte. Bestalde, DOU taldeak Ken 7-ren ‘Irudi biluztiak’ kantua eskainiko dute. Azkenik, NAU talde bergararra Benito Lertxundiren eta Urgabe taldeen abesti bana prestatu dute.

Epaimahaiaren lana

Epaimahaiak alderdi asko hartuko ditu kontuan finalerako. Askotariko alderdiak baloratuko dituzte; besteak beste, espresibitatea, komunikazioa, ahotsa, doinua eta musika. Horiek guztiak kontuan hartuta, aukeratuko dituzte finalistak. Domekako saioa bukatu ondoren esango dute zeintzuk diren finalean lehiatuko direnak.
Gipuzkoako kantu txapelketaren helburua nagusiak dira euskal kantuaren arloan dagoen errepertorioa berreskuratu eta ezagutarazi, kantari gazteak edo hasiberriak elkartu, kantu eta kantari berriak plazaratu, eta euskaldunon kantatzeko dugun ohitura eutsi.
Sari nagusiak banatzeko puntuaketa hartuko dute kontuan. Maila bakoitzeko (banaka, binaka eta taldeka) bina sari banatuko dituzte. Gainera, sorkuntza lan onenak sari berezia jasoko du. Azkenik, finalean saritzen dituzten abestiekin, sortutako lan berriekin eta epaimahaiak aukeratzen dituen beste batzuekin Kantagintzaren uhin berria diskoa grabatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak