Nazional mailako lehenengo derbia, zapatuan Zubikoan

Jon Berezibar 2010ko aza. 11a, 14:04

Bihar (18:00) Sustrai Aloña Mendik eta Mondragon Unibertsitateak partidu historikoa jokatuko dute Zubikoan, lehen nazional mailan debagoiendarren arteko derbia izango dugulako. Hala, kategoria horretan hainbat urtetan jokatzen dabilen MUk iritsi berri baten kantxara egingo du bidaia, iritsi berria bai, baina geratzeko asmo tinkoa duen Sustrai Aloña Mendiren kantxara.

Hiru urte etxean galdu barik

Kontuan hartzeko moduko datua da Sustrai Aloña Mendirena, Igartuaren mutilek hiru urte daramatzate etxean galdu barik: "Etxean oso seguru sentitzen gara, baina markagailuan atzetik hasten bagara etxean horrenbeste denboran galdu ez izana gure kontra etor daiteke, presio modura. Gainera, hiru urte horiek ez dira maila honetan izan, beheragoko kategoriatan, baizik". Normala den moduan, Oñatikoek ez dute faboritoaren txartelik nahi.  
MUko Kintanarendako Aloña da faborito: "Gu baino hobeto hasi dira, eta euren kantxan jokatzen dugu. Baina, gu sorpresa ematera goaz, galtzeko gutxi dugu, dena irabazteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak