Debagoieneko enpresen gida digitala atera du Mankomunitateak

Irati Goitia 2010ko aza. 9a, 19:29

Valora programaren barruan, gure ibarrean dauden enpresa industrialak batzen ditu gida horrek, guztira 900 enpresa baino gehiago. Helburua da enpresen datuak eskuragarri egotea edonorentzat.

Enpresen inguruko askotariko informazioa ematen da webgunean: enpresen izena, helbidea, kontaktua eta kokapena. Gainera, GPS-rako argibideak ere desgarkatu daitezke.

Egileek esan dute gida, enpresei zuzendutako doako zerbitzua dela eta parte hartu nahi duen enpresa orok bete dezakeela alta eskaerako orria. Gaineratu dute enpresentzako publizitate tresna ere badela.

Baina ez hori bakarrik,  edozein erabiltzaileri zuzendutako zerbitzua ere bada. Horrela, behar duen edonork, eskualdean kokatuta dauden enpresen informazio zehatza eta eguneratua lor dezake webgunean. Egileen arabera webgunea oso baliagarria izan daiteke kanpotik datozen komertzial edo garraiolarientzako eta baita langabezian daudenentzako ere.

Printzipioz enpresa industrialetara mugatu dute gida. Hala ere, ideia da beste sektore batzuetara  ere zabaltzea.

Europako Gizarte Funtzak finantzatu du programaren erdia eta gainontzekoa ibarreko udalek ordaindu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak