Astebeteko greba deitu dute ELAk eta LABek zaharren egoitzetan

Txomin Madina Milikua 2010ko aza. 10a, 18:04

Azaroaren 22tik 28ra hirugarren adinekoen egoitzetan. Salatzen dutena da, patronalarekin negoziatzen ari ziren hitzarmena gutxiengo sindikalaren onarpenarekin onartu dela, gehiengoa kanpo utzita.

ELAko ordezkari Amagoia Unanuek adierazi digunez, negoziazioak euren martxan joan dira patronala eta CCOO eta UGT sindikatuak, ordezkaritzaren %20a dutenak, akordio batera heldu diren arte.

ELAtik esan digutenez, Bergara, Oñati eta Eskoriatzako hirugarren adinekoen egoitzetan dute ordezkaritza bi sindikatuek eta hauetan behintzat deitu dute greba, esan bezala, azaroaren 22tik 28ra. Lanuzteez gain, mobiliazazioak ere ari dira prestatzen.

Arrasateko egoitzari dagokionez, ESK sindikatuaren da bertan ordezkaritza sindikala eta eurekin harremanetan jarrita, esan digute oraindik ez dutela erabaki zer egingo duten.

Gauzak horrela, eskatzen dutena da negoziazioa berriz abiaraztea, eta langileak mobilizatzeaz gain, ADEGI eta Aldundiarekin biltzea ere gura dute, azken hauek egiten dituzte eta gertatutakoaren erantzule.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak