Hainbat debagoiendar domekan hasiko den Gipuzkoako Kantu Txapelketan

Mireia Bikuña 2010ko aza. 5a, 14:02

Arrasateko, Bergarako eta Oñatiko kantariak lehiatuko dira 14. kantu txapelketan. Guztira 26 talde lehiatuko dira hilaren 21ean Donostiako Antzoki Zaharrean egingo duten finalerako txartela eskuratzeko. Bi kanporaketak kontutan hartuta puntu gehien batzen dituzten 12 parte-hartzaileak sailkatuko dira finalerako.

Lehiaketan parte hartzen lehen debagoiendarra Josu Zubia oñatiarra izango da. Bihar, Azkoitian jokatuko den final erdian abestuko du. Ibarreko gainerako parte-hartzaileak hilaren 14an Urretxu-Zumarragan jokatuko den kanporaketan parte hartuko dute. Hain zuzen ere, Maialen Arratibel eta Eneritz Urrutia bikotea, Ainhoa-Garazi-Nahia-Itziar delako taldea eta DOU taldea, guztiak arrasatearrak; eta, Amy Kerkhof bakarlari eta NAU talde bergararrak.

Helburuak

Gipuzkoako kantu txapelketaren helburua nagusiak dira euskal kantuaren arloan dagoen errepertorioa berreskuratu eta ezagutarazi, kantari gazteak edo hasiberriak elkartu, kantu eta kantari berriak plazaratu, eta euskaldunon kantatzeko dugun ohitura eutsi.

Sari nagusiak banatzeko puntuaketa hartuko dute kontuan. Maila bakoitzeko (banaka, binaka eta taldeka) bina sari banatuko dituzte. Gainera, sorkuntza lan onenak sari berezia jasoko du. Azkenik, finalean saritzen dituzten abestiekin, sortutako lan berriekin eta epaimahaiak aukeratzen dituen beste batzuekin Kantagintzaren uhin  berria diskoa grabatuko dute.

Hain justu ere, final egunean iazko kantu txapelketan parte hartu zutenekin grabatutako diskoa aurkeztuko dute. Horretan parte hartu zuten Bea Asurmendi arrasatearrak eta Amy Kerkhof bergararrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak