Langabezia tasa jaitsi egin da Debagoienean

Ubane Madera 2010ko aza. 3a, 11:06

Herriz herri begiratuta, Debagoieneko hiru herritan jaitsi egin da urriko langabezia tasa (Bergaran, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan); beste hirutan gora egin du (Arrasaten, Aretxabaletan eta Oñatin) eta Antzuolan eta Elgetan berdin mantendu da.

Datuen arabera, gure ibarreko langabezia tasak behera egin du irailetik urrira: 3.031 langabetik 3.018 langabe izatera pasa da Debagoiena. Edozelan ere, herriz herri, datu gazi-gozoak utzi ditu langabeziak.

Behera

Esaterako, Bergarako beherakada da nabarmenena: 738 langabetik 699 langabe izatera pasa dira, beraz, 39 langabe gutxiago daude (%9,74ko tasa). Eskoriatzan, berriz, jaitsi egin bada ere, gutxi jaitsi da langabe kopurua: 203tik 201 langabera pasa dira (%9,67ko tasa du orain). Eta are gutxiago jaitsi da Leintz Gatzagan (zortzik zazpira, %5,26ko tasa du).

Gora

Datu ezkorren artean, berriz, nabariena Arrasatekoa da. Izan ere, Arrasaten 14 langabe gehiago kontatu dituzte irailetik urrira (%10,83ko tasa). Oñati dator gero, 8 langabe gehiagorekin (%7,31ko tasa). Eta Aretxabaleta gertuan dabil, zazpi langabe gehiagorekin (%9,92ko tasa).

Berdin

Bukatzeko, langabe kopuru bera mantendu dute Elgetak (41 langabe, %8,33ko tasa) eta Antzuolak (102 langabe, %11,21eko tasa).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak