Atez ateko zabor bilketa ezartzeko azterketa egingo du Mankomunitateak

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uzt. 16a, 18:06

Mankomunitatearen batzordeak atzo, eguaztena, egindako bileran bestelako erabakiak ere hartu zituen. Tartean, gure ibarrean atez ateko zabor bilketa selektiboa ezartzeko azterketa egitea.

Aho batez hartu zuten erabakia. Azterketa iraila eta azaroa bitartean egingo dute eta hiru atal jorratuko ditu:

  1. Egungo egoeraren diagnostikoa.
  2. Hondakin organikoak autokonpostatzeko aukeren azterketa.
  3. Bideragarritasun ekonomikoari dagokion azterketa.

Azterketa Jordi Colomerri enkargatu dio Mankomunitateak. Esperientzia zabala du atez ateko bilketa-sistema Katalunian ezartzen, eta Usurbilen ere aholkulari lanak egin ditu azken hilabeteotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak