Elías Atutxa izango da Euskadiko Kutxaren Zuzendari Nagusi berria martxotik aurrera

Usoa Agirre 2006ko ira. 5a, 11:35
Lagun Aro Aseguruetako Zuzendari Nagusia da Elías Atutxa eta Juan Jose Arrietaren lekua hartuko du Euskadiko Kutxan. Arrietak 16 urte egin ditu Euskadiko Kutxaren zuzendaritzan. Euskadiko Kutxaren batzar orokorra egingo da martxoan eta orduan hartuko du Atutxak Zuzendari Nagusi kargua. Ordura arte Atutxak eta Arrietak elkarrekin lanean jardungo dute eta Atutxak Lagun Aro Aseguruetako zuzendari izaten jarraituko du.

Euskadiko Kutxako errektore kontseiluak hartu du erabakia eta esan dutenez "zuzendaritza postuen txandaketa soila da, ez dago inongo azpiko arrazoirik ez eta desadostasunik kutxaren politikan".

Elías Atutxa Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta bere ibilbide profesional osoa MCC barruan egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak