Enbata arriskua iragarri dute arratsalderako

Maider Arregi 2006ko uzt. 18a, 17:50
Euria, txingorra eta enbata iragarri du Euskalmet metereologia agentziak. Merkurioak 37 gradu gainditu ditu gaur Debagoieneko hainbat herritan. Elgetako Udalera, esaterako, faxa bidali dute enbata arriskua iragartzen.

Bero-hodeiak ugaritzen joango dira eta arratsalde partean zaparrada trumoitsuak botako dituela iragarri du Euskalmetek. Zenbait lekutan ekaitzarekin batera txingorra ere bota dezake.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko Zuzendaritzak aholkatu du pertsianak eta leihoak ixteko eta haizeak eraman ditzakeen beste objektu guztiak gordetzeko.

Babes Zibilaren gomendioak

Babes Zibilak eguzkitan denbora gutxi igarotzeko eta ondo aireztatutako lekuetan egoteko gomendioa luzatu du.

Era berean, ur eta gatz mineral asko duten jaki nahiz edariak hartu behar direla esan du; besteak beste, fruta edota barazkiak.

Gainera, arropa egokiak aukeratu behar direla gogorarazi du, alegia, kolore argiak dituzten eta gorputz osoa estaltzen duten jantziak. Horrez gain, buruan zapi nahiz biserak erabiltzeko eta haur eta edadetuak itxita dauden ibilgailuetan ez uzteko gomendatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak