Ainhoa Aznarez: "Gure helburu nagusia da, datorren urtean hauteskundeak irabazi eta UPN eta CDN Iruñeko Udaletik botatzea"

Asier Alkorta 2006ko uzt. 17a, 19:42
Antzuolan jaio eta Nafarroan bizi da Ainhoa Aznarez. PSNko zinegotzia da Iruñako Udalean eta Ahotsak plataformako kidea ere bada. Arrasate Irratian egin diote gaur elkarrizketa eta egubakoitzean irakurri ahal izango da Goienkaria-n. Besteak beste, esan du oposizioan egotea gogorra dela eta hurrengo hauteskundetan CDN eta UPN agintetik kentzea nahi duela.

San Ferminetako pregoia

San Ferminetako pregoia

Pregoian gertatutakoa oso tristea izan zen. Yolanda Barcinak mikrofonoa zapi gorriaren atzean gordeta zuen. Izugarri gustatzen zaio protagonismoa gure alkateari.

Iruñeko Udaleko lana

Herritarren Zerbitzua izeneko batzordean dihardut; hainbat alor lantzen ditugu. Lan ugari egiten dugu, baina, zaila da Iruñako udaletxean lan egitea, diktadura txiki bat bizi dugu. UPNk eta CDNk dute agintea, eta oposizioari ez digute ezelako informaziorik ematen.

Hauteskundeak

Gure helburu nagusia da, datorren urtean hauteskundeak irabazi eta UPN eta CDN agintetik botatzea. Iruñaren irudia aldatu gura dugu. Politika ezkertiarrago egin, eta hezkuntza eta osasun alorrak aldatu behar ditugu, besteak beste.

Euskara

Zinegotzien artean, nik eta Aralarrekoek egiten dugu bakarrik euskaraz. Itzultzaileak baditugu, baina, alperrik. Osoko bilkuretan, euskaraz egiten dugunean, gainerako zinegotziek ez dute belarriko aparailurik jartzen. Euskaraz esandakoa ez dute entzun gura izaten.

Ahotsak plataforma

Duela bi urte eskatu zidan Gemma Zabaletak parte hartzeko eta proiektua gustatu zitzaidanez baiezkoa eman nion. Ordutik, kritika gogorrak entzun behar izan ditut eta sasoi baten oso gaizki pasatu nuen. Hala ere, denborak arrazoia eman dit.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak