Rafa Uribarren: "Ez dago hegazti gripeagatik arduratu beharrik"

Deiane Arrieta 2006ko uzt. 12a, 14:18
Landa Garapeneko Gipuzkoako Diputatua GOITBko Debarri saioan egon da. Eta Gasteizko Zalburuako hezegunean aurkitutako hegazti gripe kasuagatik ez arduratzeko esan du.

Landa Garapenak gutxien espero zuenean aurkitu da hegazti gripearen lehen kasua. Gasteizko Zalburua hezegunean izan da pasa berri den asteburuan. Negu eta udaberri arteko migrazioetan kasu bat edo beste aurkitzea espero zuten, baina ez orain. Hala ere, arduratu beharrik ez dagoela esan du Rafa Uribarrenek, Landa Garapeneko Gipuzkoako Diputatuak.

Zalburuan 3 eta 10km-ko kontrol gerrikoak ezarri dituzte, protokoloak jasotakoa jarraiki. Gainerakoan, orain arte bezala, basozain eta albaitarien ardura da hilda agertutako hegaztiak batu eta bizirik daudenen laginak aztertzera eramatea. Rafa Uribarrenek azpimarratu du "kontrolpean" dagoela hegazti gripea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak