LAB sindikatuak Elgeta eta Antzuolako bi enpresak egindako kaleratzeak salatu ditu

Deiane Arrieta 2006ko uzt. 10a, 18:32
Bergarako Talleres Antzuola eta Elgetako Alufer enpresek langile bana kaleratu dute. Elgetan bederatzi urtez lanpostu finkodun gizona. Eta Bergaran 36 urtez langile finkoa zen emakumea. Kaleratze hauek salatzeko kale bilkurak deitu ditu LABek Elgeta eta Antzuolan.

" Despido baten aurrean, salatu, borrokatu, garaitu!" lemapean deitu ditu bilkurak LABek. Elgetan Alufer enpresaren aurrean eta Antzuolan herriko plazan egin dituzte agerraldiak.

Arrazoi enpresarialak tarteko

Bi langileen kanporaketak bidegabeak izan direla deritzote sindikatutik. Aluferren kasuan, hauteskunde sindikalak egitekoak dira. Eta LABek hauteskundetarako aukeztutako ordezkaria kanporatu dute. Sindikatuaren esanetan enpresari ez zitzaion interesatzen ordezkaritza sindikalik izaterik, eta horregatik kanporatu dute LABeko kidea.

Enpresako arduradunek ostera, ez diote halakorik. Eta langile bat kanporatzearen arrazoia enpresariala dela diote. Aluferreko arduradunak Goienari esan dio, gauzak ongi eginda daudela, eta hala ez bada Auzitegiak hartu beharko duela hitza.

Lan falta arrazoia

Bergarako Talleres Antzuolak 52 urteko emakumea kanporatu du. Enpresak adierazi du lan eskasiagatik kanporatu behar izan duela langile bat. Aholkularitza zerbitzuen gomendioari jarraiki hartu omen dute erabakia, eta egin dutena legala dela azpimarratu dute.

LAB sindikatuak berriz, kanporaketa burutzeko beharra guztiz okerra dela deritzo. Goiz batean emakumea lanera joan zenean jakin omen baitzuen bazkal ondoren ez zuela lanera joan beharrik izango. Enpresan 36 urtez lanean aritu ondoren ez zaio bidezkoa iruditu kanporatzea.

Talleres Antzuolak lau langile eta bazkide bi ditu. Eta langileek kanporatutako emakumea babestu dute. Kanporatzea umilagarria eta autoritarioa dela deritzote eta horri salatzeko bilkura egingo dute iluntzeko 7:30ean Antzuolako herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak