Salatu zuten egoera ez demokratiko batean gaudela eta horretarako zenbait adibide eman zituzten: ekaineko polizia operazioa, 18/98 eta beste epaiketak, errepideetako kontrolak, polizien presentzia, manifestazioen debekuak eta mugak, espetxe politikan aldaketarik eza, iheslarien aurkako erasoak, eta Arrasaten ekainaren 23an apartheida salatzen ari ziren herritarrei emandako jipoiak".
Konponbide mahaia
Konponbide mahaia abian jarri behar dela esan zuten, "baina paraleloan guztiz beharrezkoa dugu gutxiengo baldintza demokratikoak ezartzea euskal jendarte osoarendako. Horiek ukatzen badira konponbide prozesu osoa ukatzen da". Horretarako, Guztiok Gara Giltza prozesua ipiniko dute abian. Azpimarratu dute herritarren partehartzea ezinbestekoa dela eta herri mugimendutik egindako ekarpen modura ulertu behar dela.
Euskal Herrian 150 herri batzar egingo dira eta hiru punturen gaineko gogoeta egin ostean, ondorioak udazkenean azalduko dituzte. Prozesua hiru ataletan banatu dute: "Eztabaidetan prozesua bera kokatu ostean, konponbiderako gako politikoak aztertuko dituzte eta baita gako demokratikoak ere: prozesua baztertzailea ez izatea; estatuek errepresioa etetea; oinarrizko askatasun demokratikoen errespetua, eta biolentzia guztiak desagertzea.
Ibarreko bilerak
Oñati Uztailaren 7a: 22:30 Arrano elkartea
Arrasate Uztailaren 13a: 19:00 Kultur etxea
Aretxabaleta Uztailaren 18a: 19:00 Lokal soziala
Arrasate Uztailaren 20a: 19:00 Arrano elkartea
Beste herrietan data finkatu barik dago, baina egingo dira batzarrak.