Debarroko finalak, Domekan

x.u. 2006ko uzt. 7a, 13:40
Aretxabaletako Iturrigorri piilotalekuan jokatuko dituzte Debarro Txapelketako finalak. Hamabi pilotari, sei bikote, bost herri ordezkatzen. Arrasatek lortu du ordezkaritza zabalena, kadete mailan eta seniorretan finalistak dituelako. Horrekin batera, Aretxabaletako, Antzuolako, Eskoriatzako eta Elgoibarko pilotariak izango dira domeka goizean Aretxabaletan.

Lehenengo partiduan (10:30) Arrasate eta Eskoriatza izango dira nor baino nor gehiago. Eskoriatzako Oiartzabal eta Agiriano bigarren urtekoak dira, eta Arrasateko Zubizarreta eta Bolinaga lehenengo urtekoak.

Gazte mailan, berriz, Antzuolako Mendizabal eta Azkarate pilotariak dira faboritoak. Ligaxkan birritan jokatu dute finalean aurrean izango dituzten Elgoibarko Atxotegiren eta Arrizabalagaren kontra, eta bietan antzuolarrak izan dira nagusi.

Eta seniorretan, Arrasateko Axpek eta Uribarrenek Aretxabaletako Errasti anaien kontra jokatuko dute. Errasti anaiak bikote gogorra da. Gainera, etxean jokatuko dute. Arrasatearrei dagokienez, baina, Axpe oso ondo dabil aurrean. Uribarrenek ere sekulako partiduak egin ditu, baina eskuak ez ditu gura moduan.

Urrezko intsigniak

Finalak aprobetxatuta, UDAk urrezko ikurra emango die Errasti aita-semeei. Ibonek eta Unaik 10 urte egin dituzte senior mailan, eta Juan Marik 25 urte daramatza pilota sailean lanean. Joxe San Migeli ere emango diote urrezko ikurra, Andramari eguneko pilota jaialdian egingo dute hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak