Suradesa hiri birgaitze enpresak 20 urte bete ditu

Goiena 2006ko uzt. 5a, 18:44
Ekitaldia egin dute gaur Arrasateko Monterron kultura etxean, 20 urteotan Debagoienean egindako lanak erakutsi eta etorkizunerako asmoak azaltzeko.

Ospakizun eguna izan dute gaur Suradesako arduradunek, orain 20 urte euren sorrerarekin batera, ahalegin ekonomiko berezirik behar ez duen kudeaketa eredu berri bat diseinatu zelako, eta birgaitzeko eredu horren aldeko kontzientzia herritarren artean hedatu dutelako. Egindako lanarengatik zoriondu ditu Koldo Azkoitia foru diputatuak, eta urtemuga honen garrantzia azpimarratu du.

Alde zaharretan lehenengo

Suradesak alde zaharretan egin zituen lehen partehartzeak; Gatzagan, Aretxabaletako Durana kalean eta Arrasateko Erdiko kaleko eta Sorgin kaleko goialdeetan, besteak beste. Behin hori lortuta, Suradesak 50. eta 60. hamarkadetan eraikitako auzoetan jarri zuen hurrengo jomuga, garai hartako beharrei erantzuteko bat-batean eraikitako auzoetan.

Luis Lascurain, Suradesako Zuzendari-Kudeatzailea: Jabe batzuk euren etxeetan berritze eta mantentze lanak egin dituzte, baita orokorrak edo guztien artean egin beharrekoak direnetan ere, auzoen itxura eskasa areagotuz horrela. Baina komunitateko lan handienak burutu barik zeuden oraindik: teilatuak, fatxadak, sarbideak, isolamenduak,... bizilagun guztien adostasunarekin egin beharreko lanak. Suradesaren parte hartzea ezinbestekoa izan da moteltasun hori eten eta lanari ekiteko.

Diputazioaren esku hartze handiagoa eskatu dute

Ia zortzi mila etxetan egin dituzte lanak, 56 milioi eurotako inbertsioarekin. Aurrera begira, Diputazioaren esku hartze handiagoa eskatu du Suradesak.

Luis Lascurain, Suradesako Zuzendari-Kudeatzailea: Orain Diputazioa etxebizitza promozioetan esku hartzen hasi dela ikusita, eskatuko nioke birgaitze proiektuetan ere parte hartzea eta gisa honetako lanak aurrera eramaten udalei laguntzea. Suradesa, bere aldetik, prest dago eurei laguntzeko herritarrekin izan beharreko harremanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak