Elkargik bulegoa zabaldu du Bergaran

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko eka. 27a, 17:31
Debagoieneko enpresa ertain eta txikiei emango dio zerbitzua. Enpresa horiei finantziazioa lortzen lagunduko dio bulego horrek. Ibarrean, 225 enpresa dira Elkargiko kide.

Elkargik Debagoieneko lehen bulegoa zabaldu du Bergaran. Eskualde osoko enpresa ertain eta txikiei zerbitzua eman gura die, bai finantziazioa lortzen baita aholkularitza ematen ere. Ibargari kaleko 30 zenbakian dago bulegoa.

Ibarrean, 225 bazkide

Elkargik 26 urte egingo ditu aurten. 8.700 enpresa bazkide baino gehiago ditu; 225 Debagoienekoak dira. Horietatik %80ak 50 langile baino gutxiago ditu. Elkargik 22,3 milioi euro inguru eman die abaletan hemengo enpresei. Zifra horren %56a, 50 langiletik beherako enpresei eman die.

Bergarako bulego horrek, bazkideei zein bazkide ez diren enpresei emango dio zerbitzua. Elkargiren datuen arabera, ibarrean 4.250 enpresatik gora daude, Gipuzkoa osoko ia %7a eta enpresa horiek 32.000 bat lagunei ematen die lana, lurraldeko enpleguaren %12 inguru.

Gipuzkoakoa bigarrena

Orain arte Elkargik hiriburuetan zuen soilik bulegoa baina plan estrategikoaren barruan, deszentralizazioa da oinarrietako bat eta horregatik Debagoienean ere bulegoa zabaltzea pentsatu dute. Gipuzkoako bigarren bulegoa izango da Bergarakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak