Bailaran kirola egiteko eskaintza zabala
Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako jaia izan zen. Labegaraietan zeuden begiraleen esanetan, Debagoienak aukera zabala eskaintzen du nolabaiteko urritasuna duen jendeak kirola egiteko. 12 urte daramatza Mankomunitateak kirol egokitutako jarduerak antolatzen.
Hala, Dordoka elkartearen bidez, lehiaketa ezberdinetan parte hartzeko aukera dute kirolariek. Dordoka elkarteak hiru egoitza ditu Gipuzkoan: Donostian, Zumarraga-Urretxun eta Bergaran.
Urritasun ezberdinak
Kirol egokitua, pertsonen urritasunaren arabera, hiru talde ezberdinetan banatzen da: urritasun fisikoa duen jendea, adimen urritasuna dutenak eta urritasun sentsoriala dutenak. Azken talde horretan itsuak, gorrak... daude. Hala ere, urritasun sentsoriala duen jendeari egokitutako kirol jarduera oso gutxi antolatzen omen dira.