Italiarrek AHTren proiektua gelditzeko egin duten lana ezagutarazi dute

Goiena 2006ko eka. 8a, 20:14
Italian Abiadura Handiko Trenaren aurka lanean diharduten bi emakume Euskal Herrian daude asteon. Euren esperientzia ezagutzera ematera etorri dira, hemengo borrokarako lagungarri izango delakoan.

Italiako iparraldean dagoen Val di Susa haraneko ia biztanleria osoak bat egin du Abiadura Handiko Trenaren kontrako borrokarekin. Orain 15-16 eman zituzten lehen urratsak. Gutxi batzuk baino ez ziren orduan azpiegituraren kontrako jarrera zutenak; gaur 60.000 inguru dira.

Kalteak osasunean, ingurumenean, ekonomian eta politikan

Arrazoi ezberdinak daude tartean, esaterako, osasunari dagozkionak: Val di Susako mendiek amiantoa eta uranioa dituzte, lur horiek mugitzen badira sustantzia horiek hedatu egingo dira aire bitartez, eta horrek osasun arazoak eragingo ditu. Ingurumen ikuspegitik begiratuta ere triskantza handia suposatu luke, haran estua delako oso. Ekonomikoki, jasanezina litzatekeela uste dute, eta politikoki, ez datoz bat azpiegitura honek berekin dakarren garapen modeloarekin. Arrazoi horiek guztiek pentsamolde ezberdinetako jendea batzea lortu dute.

Garaipena lortu dutela diote, momentuz behintzat proiektua geldirik dagoelako.

Hitzaldiak

Egunotan hitzaldiak ematen dabiltza Euskal Herrian barna, eta zapatuan Donostian egingo den manifestazioan ere izango dute hitza. Manifestazioa 17:30ean aterako da Anoetatik, "mila arrazoi ditugu AHT gelditzeko" lelopean. Manifestazio amaieran rock maratoia izango da Musikherria disketxeak antolatuta. Ibarretik autobusak aterako dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak