Debagoieneko Atzegi elkartearen topaketa Elgetan

iban arantzabal 2006ko eka. 7a, 12:06
Atzegizaleek Elgetan dute zita zapatuan. Atzegi eguna ospatuko dute eta hainbat ekintza izango dira edozeinek gozatzeko modukoak: dantzak, filmak, bazkaria...

Zazpigarren aldia da ospakizun hau egiten dela. Aurrez ere egin izan da, Eskoriatzan, Aretxabaletan , Arrasaten, Bergaran, Oñatin eta Antzuolan. Honekin ziklo bat beteko dela adierazi digute Atzegitik.

Eguerdian, 12:00etan elkartuko dira Espaloia Kafe Antzokian eta bertan jasoko dute Atzegizaleek Atzegiko arduradunen eta Elgetako alkatearen ongi-etorria.

Ondoren Bidaia baten ametsa film laburra ikusteko aukera izango da. Film honek 3. saria lortu zuen Donostian egindako lehiaketan.

Gero, Elgetako dantzari gazteenen emanaldia izango da eta bukatzeko bazkaria eta dantzaldiak frontoian.

Bazkarian 150 bat lagun elkartuko dira, baina egunean zehar izango diren ekitaldietara gonbidatu gura izan dute edozein debagoiendar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak