Txotxongiloen Mostra, ekainaren 15etik 18ra

EduMendibil 2006ko eka. 2a, 10:59
Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen Mostra ospatuko da Bergaran, ekainaren 15etik 18ra. Taun-Taun antzerki taldeak egitaraua osatu du dagoeneko eta aurten ere izen handiko taldeak bisitari izango ditugu.

Besteak beste, Valeria Guglietti argentinarra (No toquen mis manos ikuskizunarekin), Salamancako La Chana Teatro (Entre diluvios), Teatro Urgente madrildarrak (Historias para un desván), Fadunito katalanak (La gran familia), Teatro Dejavu (Israeldik eta Venezuelatik Pin ups lana ekarriko dute) edota Tarragonako Pa Sucat taldea (Maravillas de Oriente) etorriko dira. Kukubiltxo izango da beste gonbidatuetako bat. Kukubel lana eskainiko dute ekainaren 17an eguerdian, kalean.

Hain zuzen ere, Novedades eta Zabalotegiko aretoa itxita, emanaldiak kalean, gaztetxean eta Pol-Polen izango dira Mostraren zortzigarren ekitaldian.

Animazio filmak inaugurazioan

Esan bezala, Mostra ekainaren 15ean irekiko dute, Aroztegi aretoan, 20:00etan. Aurkezpen ekitaldiaren ondoren, Lleidako Animac jaialdiko animazio filmak eskainiko dituzte. Era berean, Stopmotion, cine y marionetas erakusketa jarriko dute Aroztegin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak