Ideia eta proiektu berritzaileen III. sariketa

iban arantzabal 2006ko mai. 31a, 20:26
Landa Garapenerako Elkarteak landa eremuko identitate eta bizi kalitatearen alde lan egitea du helburu, eta, horretarako, nekazaritza arloarekin zein landa garapenarekin zerikusia duten ekimenak suspertu eta garatzen ditu. Horren haritik antolatu du ideia eta proiektu berritzaileen hirugarren sariketa.

Sariketaren gai posibleak:

1- Ohiko produkzio joeretan oinarrituta, aldaketa eredugarriak edo produktuari balio erantsi handiago bat ematea lortuko luketen ekimenak.

2- Debagoiena eskualdean ohikoak diren produkzioetatik kanpo nekazaritza arloan egin daitezkeen ekimenak.

3- Nekazaritza jardueratik kanpo, beste jarduera osagarri, ingurumen mailan, ohitura, kultura arloan…egin daitezkeen ekimenak.

Proiektuaren betebeharrak:

1- Debagoienean garatzeko modukoa izan beharko du.

2- Debagoienean gauzatu gabeko proiektua izatea.

3- Txosten bat aurkeztea, non azaldu beharko den; helburua, justifikazioa, proiektuaren garapen memoria eta aurrekontua (azken hau ahal den neurrian).

Sariak:

  • Lehenengo saria: 1.000,00 euro

  • Bigarren saria: 500,00 euro

Era berean, proiektua lantzeko 3.000,00 euroko beka eta jarraipen laguntza izango da. Inbertsiotarako ere dirulaguntza izango da, beti ere, proiektua Debagoienean garatzen bada.

Parte hartzea eta epeak

1- Txostena, DEBA GARAIA elkartera ekarri edo bidali beharko dira. Parte hartzailearen izen abizenak, helbidea eta telefonoa adieraziz.

2- Aurkezpen epea 2006ko irailaren 22an amaituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak