Internet eguna gaur: hainbat ekintza antolatu dituzte

Usoa Agirre 2006ko mai. 17a, 11:23
Gaur, maiatzak 17, mundu mailako Internet eguna da. Tunezen egin zen Informazio Gizartearen II Mundu Gailurrean erabaki zuten gaurko eguna Informazio Gizartearen egun izendatzea. Internet & Euskadi elkarteak zenbait ekintza antolatu ditu gaurko egunerako; Buber sarien banaketa egingo dute on-line, besteak beste. Bestalde, Euskadiko KZ Partxis Txapelketa antolatu dute eta ibarreko KZguneetan egongo da parte hartzeko aukera.

Gaurko eguna izendatzearen helburua da Interneten erabilpena gizarte guztian zabaldu eta sustatzea eta, era berean, minusbaliotasunen bat duten pertsonendako irisgarritasun handiagoa eskaintzea.

Ameriketako herrialdeetako, Espainiako eta Portugaleko erakundeek babesten dute, batez ere, gaurko egun hau. Webgunea ere badute, helburuen eta ekitaldien berri emateko, besteak beste.

Internet & Euskadik antolatutako ekintzak

KZ Jaieguna izeneko teknologia berrien festa antolatu dute Bilbon:

Egun horretarako prestatu diren ekintza nagusiak Buber sarien banaketa, on line partxisa eta Juanma Bajo Ulloa, Alex Ubago eta Athleticen jokalari batekin egingo den mahai-ingurua izango dira.

Euskadiko KZ Partxis lehiaketa ere egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak