Monterreyko Goi mailako Ikasketen eta Teknologiaren Institutuarekin elkarlanerako hitzarmena sinatu du Mondragon Unibertsitateak. Ikasleak eta irakasle eta ikerlariak trukatzea adostu dute bi ikasketa zentroek.
Aurretik ere aritu izan dira elkarlanean bi ikastetxeak. MUren Mendeberri proiektuan laguntzen aritu da Monterreyko Institutua. Izan ere, Mexikokoak ere enpresa munduarekin harreman estua dauka; enpresaburu talde batek sortu zuen 40ko hamarkadan.
Praktikak mexikon
MUko ikasleek Mexikoko Institutuaren praktiketarako akordioak aprobetxatu ahal izango dituzte eta hara joan ahalko dira praktikak egitera, baita alderantziz ere.