Udalsarea21eko kide egingo dira ibarreko udal guztiak eguaztenean

A.G. 2006ko urt. 23a, 19:30
Iraunkortasunaren Euskal Udalerrien Sareak ingurumenaren alde jarduteko zerbitzua ematen du. Ingurumena hobetzeko konpromisoa hartuko dute udal guztiek.

Iraunkortasunaren Euskal Udalerrien Sareak batzarra egingo du etzi, urtarrilak 25, Gasteizen. Debagoieneko udal guztiak -Arrasate bazegoen- sartuko dira ekitaldi horretan: Udalsare21en. Ibarrean erabaki hori onartzen azkenekoa Antzuolako Udala izan da. Udalean egindako azkeneko osoko bilkuran onartu zuen Antzuolak Udalsare21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarean sartzea, bide batez, Tokiko Agenda 21 garatzeko.

Helburuak

Berba potoloak dira, baina guztiak elkarbizitzarako protokoloaren parte dira:

  • herritarren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, biziraupena eta inguruarekiko errespetua (Ingurumenaren Iraunkortasuna),
  • zuzentasun eta justizia soziala (Iraunkortasun Soziala) eta
  • Ekonomiaren oreka (Iraunkortasun Ekonomikoa) bultzatzen dira Tokiko Agenda 21en.

Hori aurrera eramateko Udalsare21en elkartzen dira udalerriak.

Kanpaina berria

Tokiko Agenda 21ek duen egitekoen artean Ingurumenaren Iraunkortasuna dago, eta hortxe kokatzen da, esaterako, Debagoieneko Mankomunitatearen zabor bilketa zerbitzua. Horren haritik, kanpaina bati ekin dio Mankomunitateak "herritarrak kontzientziatzeko, informazioa emateko eta egunero sortzen ez diren hondakinak biltzeko balio duten hainbat azpiegituren erabilera bultzatzeko". Horixe azaldu digu Udaltalde 21eko Debagoieneko koordinatzaileak. Marta Garmendia da bera eta azaldu digunez, "kanpaina ibarreko bizilagunen artean egindako inkestak eman duen emaitzetatik abiatu dugu. Hondakinak batzeko zerbitzuaren erabilgarritasunaz eta herritarren ezagutzaz jakin nahi genuen. Inkestak esan digunez, askok ez dute oso argi zer egin behar duten, esaterako, sukaldean erabilitako olioarekin, sakelako telefono zaharrekin, etxetresna elektriko txikiekin, pintura-hondarrekin eta antzekoekin".

Hori dela eta, informazio kanpainari ekin dio Mankomunitateak eta hain justu Arrasate, Bergara eta Oñatiko garbiguneak eta puntu berde mugikorrak nola dabiltzan azaltzen ditu kanpainak, besteak beste. Guk hiru garbiguneen datuak ere batu ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak