Mundumira festa egingo dute Oñatin maiatzean

Usoa Agirre 2006ko urt. 20a, 11:59
Maiatzaren 26an, 27an eta 28an egingo dute Mundumira, munduko kulturen jaia. Iaz egin zen lehenengo aldiz Arrasaten eta aurten jaia errepikatu nahi izan dute. Debagoiena lurralde desberdinetatik etorritakoen topagune bihurtu nahi dute antolatzaileek eta, aldi berean, bertako ondare historikoa, artistikoa eta naturala erakutsi.

Euskal Herria aldizkariak, Debagoieneko Mankomunitateko Turismo eta Kultura Sailak eta eskualdeko hainbat eragile pribatuk antolatuko dute festa. Oraindik ez dute aurkezpen ofizialik egin, baina jaialdia prestatzen hasi dira dagoeneko.

Antolatzaileek eskaintza integrala luzatu nahi dute jarduera honekin; eskualdeko irudia Euskal Herrian zehar zabalduz eta, aldi berean, turismo eta aisialdiko eskaintza kulturala zabalduz.

Ekintza ezberdinak

Jaialdiak bilduko ditu, besteak beste:

  • Mundu osoko musikak; kontzertuak, tailerrak
  • Erakusketak, mahai-inguruak
  • Haurrentzako jolasak
  • Mendi eta senderismoaren 2. azoka; mendi irteerak
  • Ibilaldi gidatuak
  • Artisautza azoka
  • Euskal Herriko GKEen Topagunea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak