Debagoieneko turismoa Madrileko Fitur azokan

Usoa Agirre 2006ko urt. 23a, 09:26
Aste honetan egingo da Madrilen turismoaren gaineko Fitur azoka, hilaren 25etik 29ra bitartean. Besteak beste, Eskoriatza eta Oñatiko turismo eskaintzaren berri izango dute bertaratutakoek.

Eusko Jaurlaritzak mahai bat izango du bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako informazioarekin. Gipuzkoako atalaren barruan bere tartea izango du Debagoienak ere. Gure ibarrean dagoen turismo eskaintza ezagutzeko liburuxkak egongo dira.

Debagoieneko turismoaren gaineko informazio orokorraz gain, Eskoriatza eta Oñatiko turismo eskaintzaren gaineko informazioa egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak