Dagoeneko 200 lagunek eman dute izena Zegama-Aizkorri mendi maratoirako

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko urt. 17a, 16:37
Zegamako udaletxera deituta eman behar da izena urtarrilaren 31 baino lehen. Antolakuntzak 400era igo du aurten partehartzaileen kopurua. Proba maiatzaren 28an da.

Aurten 400era igo du Zegama-Aizkorri mendi maratoiko antolakuntzak parte hartzaileen kopurua. Horietatik batzuk, ordea, antolakuntzak gorde ditu bere konpromisoetarako. Geratzen den kopurua baino lagun gehiago apuntatzen badira, zozketa egingo dute. Otsailaren 10ean egingo dute zozketa Zegamako udaletxean eta gura duena joan daiteke zozketa bertatik bertara ikustera.

Izena emateko

Aurten bosgarren aldiz egingo dute Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Maiatzaren 28an izango da proba eta izena Zegamako udaletxera deituta egin behar da urtarrilaren 31a baino lehen: 943 80 13 51 edota 943 80 11 15. Astelehenetik egubakoitzera deitu behar da, 09:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak