Hauxe da egiten ari diren iruzurra: lagun bat etxeraino joaten da Telefonicaren izenean. Faktura bat erakusten dizute eta esaten dizute oraindik ez duzula ordaindu. Orduantxe ordaintzeko esaten dizute.
Aretxabaletan gertatu zaio emakume bati. Etxera joan zitzaion neska bat Telefonicaren izenean, Gasteiztik zetorrela gaineratuz. Faktura bat erakutsi zionean, etxekoandreak erantzun zion beranduago etortzeko, iloba etxean egongo zela orduan eta hark ordainduko ziola. Neskak, ordea, ezetz, beranduago ezin zuela etorri eta ea orduantxe ezin zion ordaindu. Etxekoandreak, ezetz. Iloba etxera joan zenean, Telefonicara deitu zuen, ea ze faktura zuten ordaintzeko galdetzeko. Han esan zioten ez zutela eurekin zorrik eta iruzur egiten saiatu zela pertsona hori. Ohartu zioten kontuz ibiltzeko, askotan erabiltzen dutela euren izena iruzur egiteko eta.