Aralarrek ezezkoa eman dio aurrekontuari, Foru Aldundiarekin gizarte gaietan gutxieneko adostasunik lortu ez duelako.
Baina Batzar Nagusietan Aralarrek aurkeztutako hainbat zuzenketa onartuak izan dira. Horietako hiru ibarreko biztaleendako partida interesgarriak dira:
- Zubillagako hiltegiaren berregituraketa bermatzeko 50.000 euroko diru laguntza sortzea.
- Foru sareko autobus zerbitzuetan 200.000 euroko partida sortzea bonobus sistema ezartzeko.
- Euskararekin lotutako partidak: Aralarrek aurrekontuan agertzen ziren zenbait gaitan diru partidak igotzeko proposamena egin zuen. Euskarari dagokionez, 420.000 euroko igoera lortu da.
Jarraipena
Aralarrekoen esanetan, "orain ikusiko dugu zer gertatzen den diru partida horiekin, batez ere Zubillagako hiltegiarenarekin. Gauza bat da aurrekontuetan agertzea eta bestea abian ipintzea". Konpromisoa hartu du Aralarrek gaiaren jarraipena egiteko.