Arrasateko Iturrieta sagardotegian urtarrilak 19an, ostegunean, hasiko dute denboraldia. Iluntzeko 20:00ak inguruan ekitaldi berezi bat egingo dute. Bertan izango da Alberto Iñurrategi txotx egiteko. Honen ostean, trikitilariak izango dira giroa alaitzeko.
Bergarako Ixaun sagardotegiak urtarrilaren 21ean, larunbatean, hasiko du denboraldia. Ez dute aparteko ekitaldirik egingo, baina gerturatzen direnek bertako sagardoaz gozatzeko aukera paregabea izango du.
Astigarragan gaur hasi da denboraldia
Petritegi sagardotegian, Jose Luis Kortak aurkeztu du 2005eko uztak eman duen sagardo berria. Iaz, Ainhoa Arteta sopranoak eman zion hasiera denboraldiari
Hernanin txotx irekiera festa
Urtarrilaren 22an, igandean, egingo da txotx irekiera festa Hernanin. Ekitaldia plazan izango da eguerdian eta 2005ean egindako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Jateko pintxoak ere izango dira.