Merkealdiak ekintza komertziala dira eta denboraldiko hondarrak saltzea da helburua. Hau da, kontsumitzaileei produktu horiek merkeago eta kalitate berarekin erosteko aukera eskaintzea da asmoa.
Kontuan hartu beharreko gomendioak
Gure erosketa egokia izan dadin, komeni da erosi aurretik hausnartzea eta erosi nahi dena garbi izatea. Bestetik, denboraldi hauetan arduratsua eta kritikoa izan behar du kontsumitzaileak. Horretarako puntu hauek izan behar ditu kontuan:
1. Kontsumitzaileari merkealdiak zehazki zenbat iraungo duen adierazi beharko dio.
2. Merkealdian ezin izango dira salgai jarri prezio arruntarekin merkaturatu gabeko produktuak. Era berean, ez dira merkeago daudela esanda akatsen bat duten salgaiak eskainiko.
3. Merkealdian dauden produktuak behar bezala bereiztu beharko dira gainerakoetatik.
4. Produktuak etiketa egokia izan beharko du, eta konposizioa zein den ere garbi erakutsi beharko du.
5. Saltzeko eskaintzen den produktu bakoitzaren prezioak garbi erakutsi beharko du zein zen lehen zuen prezioa eta zein den merkealdian duena.
6. Erakusleihoan ageri diren produktuek kanpotik ikusteko moduan izan beharko dituzte prezioak.
7. Lehenagotik adierazten ziren ordainketa-moduek indarrean jarraituko dute merkealdian ere.
8. Eska ezazu beti tiketa edo erosketaren faktura, eta gorde, erreklamazioren bat egin behar baduzu ere.
9. Itzultzen zaizkion produktuak onartu egin beharko ditu dendak, itzultzeko arrazoia produktuak zuen akatsen bat baldin bada.
11. Bermea eskatu beharko bagenu, oso garrantzitsua da faktura edo tiketa gordetzea, produktua noiz erosi dugun erakutsi ahal izateko.