Karibera bidaia oparituko du 'Asteleheneko Goienkaria'-k

Maider Arregi 2005ko abe. 1a, 19:25
Asteleheneko Goienkaria-ren harpidedun batek Dominikar Errepublikara bidaia irabaziko du. Izan ere, Goienak bi lagunendako bidaia zozketatuko du abenduaren 16an.

Asteleheneko Goienkaria-k 4.700 harpidedun dauzka dagoeneko. Eta harpidedun horien artean fideltasuan saritzeko, Dominikar Errepublikara bi lagunendako bidaia zotz egingo du Goienak abenduaren 16an. Zozketa egunera bitartean ordaindutako harpidedun egiten diren guztiak ere sartuko dira promozioan.

Baldintzak

Iberia bidaia agentziaren eskutik izango da bidaia. Baldintzak bera, agentziak berak jarriko ditu.

Sariaren barne honakoak sartzen dira: Madrildik Punta Canara, Dominikar errepublikara, joan-etorriko hegaldi berezia; lau izarreko hotelera bidaia eta egonaldia, dena barne. Zazpi gau hotelean, bi oheko gelan; eta bidaia-asegurua.

Saridunak ezingo dio saria beste bati pasa. Urtebete izango duenetik hasita, eta irteera baino zazpi egun lehenago baieztatu beharko du irteera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak