"Xoriek 17 " diskoa aurkeztu du Mikel Laboak

Maider Arregi 2005ko aza. 30a, 19:10
Mikel Laboaren lan berria da. Bilboko Carlton hotelean aurkeztu du lagunez inguratuta. Oihana Elortza kazetaria bertan izan da. Ostiralean elkarrizketa osoa ikusteko aukera izango duzue GOITBko Ilunpean saioan, 22:15ean.

Ruper Ordorika, Xabier Montoia, Juan Carlos Perez, Bernardo Atxaga eta Iñaki Salvador bertan izan dira.

Bere lan berrian, bi inspirazio iturri izan ditu: alde batetik, txorien mundu oniriko eta metaforikoa. Bestetik, Joyce, Billi Holliday, Bretch eta beste hainbat autore.

Oraingoan, gainera, euskaraz, frantsesez, italieraz eta gaztelaniaz abesten entzuteko aukera izango da.

Hiru zatiko lana

Lanak hiru zati ditu:

Txoriei eskainitako zatia: bost abestirekin.

"In memoriam" deitutakoa: Billie Holliday, James Joyce, Ataualpa Yupanqui eta Jacques Brelen-en omenez egindako abestiak jasotzen ditu.

Atal askea: lau abesti jasotzen ditu bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak