Abenduak 6: "Euskal Curriculumaren aldeko eguna" izendatu dute

Maider Arregi 2005ko aza. 29a, 14:05
Euskal Curriculumaren aldeko eguna ospatuko dute Bergara eta Arrasaten. Gaur, azaroak 29, egin dute prentsaurrekoa Bergaran. Besteak beste, bertan izan dira IA, LAB eta Euskal Herria Bere Eskolako ordezkariak.

Elkarteek eta sindikatuek azpimarratu dute, Euskal Curriculumaren eztabaida aukera paregabea dela debagoiendarrek ezagutu eta parte har dezaten. Proiektuaren ardatz nagusiak jarrita daudela ere esan dute eta orain herritarren ekarpenekin aberastea besterik ez dela falta.

Herri eskolen bitartez, natura, ekonomia, historia eta hezkuntza ikuspegi kritikoa lantzea du helburu Euskal Curriculumak. Guzti hau jakinarazteko hainbat ekitaldi izango dira Arrasate eta Bergaran.

Egitaraua:

Arrasate

  • 10:00: Euskal Curriculumaren eztabaida
  • 11:00: "Hezkuntza erronkak" Marije Fullaondorekin
  • Ondoren Eskola Ibiltaria AHT aren aurkako plataformako kide batekin

Bergara

  • 10:00: "Angiolillo nor izan zen?" eskola Jesus Mari Garitanorekin
  • 11:00: Euskal Curriculumaren eztabaida

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak