Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna: Kale bilkurak egingo dira

Maider Arregi 2005ko aza. 25a, 12:05
Emakumearen kontrako indarkeriaren nazioarteko eguna da gaur, azaroak 25. Han eta hemen ugari izango dira indarkeria horren aurkako aldarrikapenak. Arrasaten bilkura egingo dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, egunero 11 emakumek jartzen dute salaketa. Hala ere, erasoen %30 baino ez dira salatzen. Abenduan beteko du urtebete emakumearen gaineko indarkeriaren aurkako legeak. Aurten, bederatzi emakume hil dituzte Euskal Herrian.

Arrasaten esaterako, 13 salaketa jarri dituzte aurten. Hala ere, Malen Errastik, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Plataforma Mistoko kideak, garbi utzi du tratu txar psikologikoak geroz eta emakume gehiago jasaten dutela.

Plataforma honek, momentuz Arrasaten egiten du lan. Helburua, tratu txarrak edota sexu erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntzea dute. Aurrera begira, proiektua Mankomunitatearen bitartez, Debagoieneko herri guztietara zabaldu nahi dela azaldu du Errastik.

Arrasate Irratian elkarrizketa

Goizean elkarrizketatu dute Joxe Etxebarria, Arrasateko Udaleko emakume saileko arduradun politikoa. Bere esanetan, eraso hauek saihesteko sexu berdintasuna bermatzea ezinbestekoa da. Dena den, berdintasun hau urte osokoa eta denon lana dala adierazi du.

Gizonezkoen erantzukizuna ere badela azaldu du Jose Etxeberriak. Helburua gizartea kontzientziatzea dela azpimarratu du.

Kontzentrazioa Arrasaten

Arrasaten, CC OO, ELA, ESK, LAB eta UGT sindikatuek kontzentrazioa deitu dute. Elkarretaratzea arratsaldeko 20:00etan izango da herriko plazan, udaletxe aurrean.

Datu kezkagarriak

Nazio Batuen datuen arabera, 18 segundo oro emakume batek jasaten ditu tratu txarrak munduan. Espainian 56 emakume hil dituzte beren bikoteek edo bikote ohiek aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak