Bost debagoiendar Gipuzkoako unibertsitario onenen artean

Maider Arregi 2005ko aza. 23a, 16:42
Karrera amaierako sariak banatu ziren atzo, azaroak 22. Bertan, Gipuzkoako 40 unibertsitario onenei sariak eman zizkien Kutxak. Tartean, Ane M. Aizpeurrutia, Maider Arrizabalaga, Nerea Uriarte, Ana Hernandez eta Olaia Jimenez debagoiendarrak saritu zituzten.

Sarituek Gipuzkoako espediente akademiko onenak dituzte. Ohorezko matrikula eta bikain gehien ateratakoak dira. Atzo, egindako ahaleginak saria jaso zuen. Aurten, 27 emakumek eta 13 gizonezkok jaso dute saria. Bakoitzak diploma bat eskuratu du. Baita dirua ere: 1.350 euro lizentziatu eta ingeniariek. 1.050 euro, berriz, diplomadunek.

Bost debagoienadar sarituen artean

  • Ane M. Aizpeurrutia. Hizkuntza psikopedagogian lizentziatua, Oñati. (M.U.)

  • Maider Arrizabalaga. Haur hezkuntzako irakaslea, Bergara. (M.U.)
  • Nerea Uriarte. Telekomunikazio ingeniaria, Arrasate. (M.U.)
  • Ana Hernandez. Kimikan lizentziatua Oñati. (E.H.U.)
  • Olaia Jimenez. Pedagogian lizentziatua, Elgeta. (E.H.U.)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak