Egunkari berri bat Debagoienean ere: Noticias de Gipuzkoa

I.A. 2005ko aza. 21a, 12:19
Eguenetik aurrera irakurri ahal izango da "Noticias de Gipuzkoa". Nafarroan denari edo Araban ezagutzen dugunari jarraiki sortuko da egunkari berria. Ikusteko dago euskarak izango duen lekua. Zer iruditzen zaizu? Eztabaidagunean eman dezakezu iritzia.

Gipuzkoan sortuko den egunkari berria, "Zeroa multimedia" talde nafarraren eskaintza berri bat da. Nafarroan ondo errotuta dagoen "Diario de Noticias" egunkariaren editoreek Gipuzkoako esparruan sartzea erabaki dute, lehenago Araban egin duten bezala. Gurean "Noticias de Gipuzkoa" deituko da. Webgunerik ez dute sarean oraindik, baina pentsatzekoa da laster izango dutela. Arabakoak badu eta baita Nafarroakoak ere.

Ez dakigu zein izango den euskarari emango dioten garrantzia. Nafarroa eta Arabako aldizkarietan ematen dioten tokia baino gehiago beharko luke Gipuzkoako proiektuak. Gauza jakina da Nafarroako egoera eta gurea ez dela berdina, eta Nafarroan bertako Gobernua eta alderdi nagusia kontra izanik -enpresako kapitala eta zuzendaritzaren abertzaletasuna aitzaki-, hainbat jarrera leundu behar izan dituztela. Ea gurean ausartagoak diren.

Enpresaren kapitala eta burua

Bertakoa dela esan genezake bertako hainbat enpresarik bultzatutako proiektua baita. Madrileko talde indartsuen egunkariekin (Diario Vasco eta El Correo español) lehiatu beharko da bezeroak irabazteko. Ez da erronka makala!

Ea bertako ikuspegitik, bertakoendako izango den egunkaria egitea lortzen duten, euskarari eta eskualdeei merezi duten tokia eskainiaz. Denontzat mesede izango delakoan, ongi etorri!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak