'Goienkaria' bloga on-line Goiena.net-en

Maider Arregi 2005ko aza. 18a, 13:07
Goienkariaren diseinua goitik behera berritu behar dute, bai kazetaritzakoa eta bai grafikoa. Eneko Azkarate kazetaria eta Goio Arana diseinugilea ari dira Goienkaria berritzeko lanean. Lan horretan egiten dituzten urrats guztien berri emango dute sortu berri duten blogean. Irakurleek ekarpenak egiteko aukera ere izango dute.

Goienkari berria diseinatzeko emango dituzten urratsak konpartitu nahi dute. Hain justu ere, horretarako sortu dute bloga. Bertan, helburua zein den, Goienkaria zergatik berritu nahi den, zelakoa egin nahi duten... denetarik izango duzue.

Denon iritziak eta ekarpenak jaso nahi dute. Prozesuaren berri ere eman nahi da blogaren bidez. Beraz, animo eta hartu ezazu parte proiektu berri honetan.

Informazio gehiago

Goienkariko blogaz gain, Imanol Soriano, Asteleheneko Goienkariko maketatzaileak eta Goio Arana diseinugileak aldaketen berri ematen dute beren blogetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak