Kooperatiben Egunean, MCCri omenaldia

Asier Alkorta 2005ko aza. 18a, 10:45
Munduko Kooperatibaren Eguna izan zen atzo, azaroak 18. MCCko sortzaileak omendu zituen Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak Donostian, Kursaal aretoan, egindako ekitaldi baten.

Ekitaldi horretan Jabier Salaberriak, konfederazioko presidenteak; Ivano Barberinik, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboko presidenteak; eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak parte hartu dute.

MCCko sortzaileei omenaldia bukaera ekitaldia izan da, eta konfederazioak garaikurra eman die Alfonso Gorroñogoitiari, Jose Maria Ormaetxeari eta Luis Usatorre eta Jesus Larrañagaren alargunei. Jesus Cataniak, MCCko presidenteak, hitz batzuk egin zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak