Bologna prozesuari ezetz esateko greba deitu du eguenerako Ikasle Abertzaleak taldeak

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko aza. 14a, 19:06
Bologna prozesuak hezkuntzan ondorio larriak ekarriko dituela uste du Ikasle Abertzaleak taldeak, adibidez, hezkuntza eskubide izatetik zerbitzu izatera pasako dela. Prozesua salatzeko, greba eta geldialdi deialdia egin du eguenerako, azaroak 17rako.

Ikasle Abertzaleak taldeak ikusten du Bologna prozesua multinazionalek bultzatu dutela eta ondorio larriak ekarriko dizkiola egungo hezkuntzari. Adibidez, hezkuntza eskubidea izatetik zerbitzu izatera pasako dela uste du IAk.

Bolgona prozesuak izango dituen beste ondorio batzuk dira Ikasle Abertzaleak taldearen iritziz: egungo unibertsitateko ikasketa batzuk desagertu egingo dira (Humanitate zientziak, adibidez, desagertu ei da); euskara ere ez da haintzat hartuko; ikasketak teknikoagoak, espezifikoagoak izango dira, garestiak izango dira eta ezingo ditu edonork ikasi; titulazioak degradatu egingo dituzte.

Bologna prozesua Europa guztian jartzeko proiektua da eta 2010 urtea jarri dute epe moduan.

MU eta Bologna prozesua

Ikasle Abertzaleak taldearen iritziz, Mondragon Unibertsitatean Bologna prozesuaren inplantazioa beste inon baino aurreratuagoa dago. Mendeberri proiektua ei da horren adibidea. Berez, aspektu berritzaileak dituen arren, Ikasle Abertzaleak taldearen iritziz, Mendeberri proiektua logika enpresarial batez diseinatuta dago eta hezkunta erreforma bat ezin daiteke klabe horietan kokatu. Talde honen iritziz, Mendeberri ez da jaio pertsona integralak, kritikoak sortzeko, profesional konpetenteak sortzeko baizik, Bologna prozesuak planteatzen duen bezela: MCCko enpresak lideratzeko eta merkatu kapitalistan MCCren orain arteko posizioak bermatzeko.

Geldialdi eta greba deialdiak

Bologna hezkuntza prozesuari ezetz esateko, geldialdi, greba eta manifestatzio deialdia egin du Ikasle Abertzaleak taldeak azaroak 17rako, eguena:

  • Ikastetxe ertainetan: bi orduko geldialdia
  • Unibertsitateetan: greba orokorra
  • Manifestazioa 12:30ean Arrasateko Seber Altube plazatik abiatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak