Euskarazko tokiko telebisten prentsa aurrekoa

I.A. 2005ko urr. 28a, 16:29
Euskarazko telebisten egoera azaldu dute Donostian egindako agerraldian eta administrazioari zuzenduz hainbat aldarrikapen egin dituzte. Telebistak emititzeko baimena lortzea dute helburu, baina ez bakar. Digitalizazioak inbertsio handia eskatzen du eta hortaz jabetzeko deia egin dute. GOITB-k bat egin du eskaerarekin.

Mahaian, Inazio Arregi GOITBren izenean, Jon Altzuguren Ttipi-ttapa telebistakoa, Iban Bengoetxea Zarautzko telebistakoa, Jon Aldanondo Goierri telebistako eta Iker Mz. de Lagos Topaguneako

Prentsaurrekoan, urriaren 10ean euskarazko prentsako eragileek egiten zituzten aldarrikapenekin bat etortzeaz aparte, tokiko telebisten sektoreak bizi duen une larriaz hainbat gogoeta egin dituzte.

Laster, 2008rako ekoizpena digitala izango da eta aimenari (lizentzia lortu), eta digitalizazioari (lehendik zeudenak egokituz) egin beharko diotela aurre esan dute prentsa aurrekoan.

Administrazioari esan diote

  • Nekez erantzun ahalko diogu datorrenari 150.000 euroko aurrekontuarekin. Konpententzia handia dago.

Aldarrikapena

  • Prentsako eragileek eskatzen zuten bezala, dirulaguntzak garaiz ordain daitezela desfase finantzarioak ekiditeko.

  • 2006 urterako gutxienez 500.000 €.ko partida bat izenda dezatela, kontuan izanik telebista gehiago izango direla eta inbertsio garrantzitsuei aurre egin beharko dietela.
  • Nafarroako kasuari begirune berezia eskaintzea, bai Nafarroako administraziotik, baina baita ere Euskal Erkidego Autonomokotik.
  • Euskarazko komunikabideentzat gogoeta eta plan estrategiko bat, Jaurlaritzak beste batzuetan egin duen bezala: Ikus-entzunezkoen liburu zuria eta Kulturaren plan estrategikoa aipatu dute Tokikoko bozeramaleek. Honekin batera, eskaintza luzatzen diote administrazioari gogoeta estrategikoan euskarazko tokiko telebisten ekarpenak azalduaz parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak