Lauaxetan inguruan idatzi eta blogak eztabaidagai

Maider Arregi 2005ko urr. 26a, 17:46
Gerardo Markuleta oñatiarrak , Patxi Gaztelumendik Lauaxetaren omenaldiaren gainean idatzitakoa aintzat hartuz, Asteleheneko Goienkarian zutabea idatzi du. Gerardok hauxe dio: "Deskalifikazio orokorra iruditu zitzaidan Patxik diskoari eta bakarlariei egindakoa, eta injustua beraz, eta errazegia. Eta hori adibide batekin erakusteko, blog-en deskalifikazio orokor antzeko bat egin nuen, haren hitz berberak erabilita."

Markuletak Asteleheneko Goienkarian argitaratutako zutabean, besteak beste dio, "Edonor izan daiteke blogari, edonork irakur edo idatz ditzake. Zeinen jatorra, demokratikoa, zeinen guai den". Hala ere guzti hau azaltzeko hauxe gaineratu du Markuletak "Alegia, eta nekagarri da azaldu beharra, azken parrafo hori ez da inondik ere nik blog-ei buruz dudan zinezko iritzia, halakorik baldin badut. Aitzitik, ahalegin testual bat da (nahasgarria, itxura denez) kritika negatibo orokorrak zein egin errazak eta hutsalak diren erakusteko".

Gaztelumendik idatzitakoa

Sinestu ezinik nago Lauaxetak zenbat laudorio, zenbat omenaldi jaso dituen. Baina nork irakurri du inoiz Lauaxetaren poema oso bat? Gure herriko hamaika gizon ari dira poetari kantuan. Diskoa ez zait asko gustatu. Agian, oraingo bakarlariak ez zaizkidalako interesgarri egiten. Dena da keinua, planta. Itxura larregi hartuta dago gure kantagintza. Gutxi du senetik, adierazpen zintzotik. Bakarlariena mundu harroa egiten zait, egolatriatik gertu ...

Artikulua osorik irakurri.

Gerardo Markuletak idatzitakoa

Sinestu ezinik nago euskal blog-lariei zenbat leku ematen zaien, zenbat kasu eta zenbat aipamen egiten zaien. Baina nork irakurri du inoiz blog bateko mezu-segida oso bat? Orain gure herriko hamaika gizon-emakume ari zaizkigu beren bloka jendaurrean, edozein ordenadoretatik irakurtzeko moduan, ipintzen. Banaka batzuk ikusi ditut, gainetik irakurri, ez zaizkit askorik gustatu. Beharbada, gehienen iritziak ez zaizkidalako interesgarri egiten. Dena da keinua, dena da planta. Itxura larregi hartuta dago gure blog-gintza. Gutxi du senetik, adierazpen zintzotik. Bloglariena mundu harroa egiten zait, arrotza, egolatriatik gertu...

Artikulua osorik irakurri sustatun.

Erreakzioak

Patxi Gaztelumendik eta Gerardo Markuletak idatzitakoek erreakzio eta erantzun ugari eragin dituzte. Besteak beste, Mikel Iturriak bere blogean , "ez dakit zer gertatzen zaien eskritore batzuei, baina uste dut blogekin nerbioso jartzen direla..." esaten du. Sustatun ere eztabaida sortu da gai honen gainean. Bai Patxi Gatzelumendik eta baita Gerardo Markuletak ere elkarri erantzun dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak