50 mila ikusletik gora lortu ditu 'Aupa Etxebeste!' filmak

Maider Arregi 2005ko urr. 19a, 18:38
Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendarien filma, 50 mila ikuslek baino gehiagok ikusi dute. Arrakasta itzela lortu du filma euskaldunak.

Etxebestetarrak

Etxebestetarrak

Filmean Patricio Etxebesteren eta haren familiaren istorioa kontatzen dute; Patricio gizon oso garrantzitsua da herrian, txapelak egiten dituen lantegi baten jabea, eta datozen hauteskundeetan, gainera, Alkatetzarako hautagai izango da. Inork ez daki, ordea, haren enpresak porrot egin duela eta oporretan joateko dirurik gabe geratu direla aurten. Itxurak egin nahian, oporretara joan direla esango dute; etxean geratuko dira, ordea, etxebestetarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak